XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Banku zentralen kontrola Esan dugu, merkatu irekiko operazioen bitartez kudeatzen dutela banku zentralek dirua, erreserbak ugarituz edo urrituz, zein interes-indizeak altxatuz edo beheratuz.

Ez al da hori nahierarako botere bat? Zeinek kontrolatzen ditu banku zentralak?.

Badago hor nahierarako botere bat, eta urteetan zehar eztabaidagarria izan den arazo berezi bat.

Pentsamendu-eskola batek beti mantendu du, bankuen boterea hain handia delarik, eragin politikotik kanpo gorde beharko litzatekeela; horrek, baina, esan nahi du, bankari eta antzeko barruko jendearen eraginpean utzi beharko litzatekeela bereziki.

Horiek, prestuki, autointeresen gainetik daudela onartzen da.

Pentsamendu hau tradizioak indartu du.

Joan den mendean, gobernu britainiarrarekiko independentzia substantziala zuen Ingalaterrako Bankuak, eta gaur banku zentralez dakigun ia guztia Ingalaterrako Bankuak bildu esperientziaz da.

Frantziako Bankuak ere independentzia bera zuen lehenengo.

Era berean, Estatu Batuetan Erreserba-Sistema Federala eraiki zenean, lehen mundu-gerra hasi baino lehentxeago, antzeko autonomia eman zitzaion, eta presidenteak, edo kongresuak, inoiz eskurik sartuko ez zuelako pentsamenduak bizirik dirau oraindik.

Kontrola bankariek edo erudituek, edo akaso Jainkoak, eduki beharko lukete, baina inoiz ez gobernuak.

Independentzia, hein handi batean, mito hutsa da.

Dagoen neurria justifikazio gabea da.

Ingalaterrako Bankua eta Frantziako Bankua aski zuzen daude gobernuaren kontrolpean, eta hori da beharko litzatekeen modua.

Norbaitek izan behar bait du erantzule politika ekonomikoaz.

Estatu Batuetan presidentea da erantzun behar duena.

Eta beste herrietan, gorengo aukeratuengan egon behar du erantzukizunak.

Dirua eta bankuak ez bait daude demokraziaren gain.

4. Moneta-politika, inflazioa eta langabezia Depresio Handia baino lehen, ekonomilari gehienek sentitzen zuten moneta-politika indar erabakiorra izan zitekeela prezioak eta langabezia erregulatzeko, prezioak bereziki.